@@ -0,0 +1,156 @@
|
|||||||
|
## NixOS Instalatu
|
||||||
|
|
||||||
|
NixOS instalatzeko hainbat modu daude. Birtualizazio makina baten bidez edo hardware espezifiko batean instalatzea aukeratu dezakezu. NixOS birtualizazio makina batean instalatzea aukera ona da sistema probatzeko, eta Nix-en erreproduzigarritasunari esker, birtualizazio makinan egindako konfigurazio funtzional bat hardware espezifikora erraz kopiatu dezakegu ondoren.
|
||||||
|
Gida honetan, VirtualBox erabiliz NixOS irudia birtualizazio makina batean nola instalatu azalduko dugu; hala ere, hardware espezifikoan ari bazara, gainerako urratsak funtsean berdinak dira.
|
||||||
|
### VirtualBox
|
||||||
|
VirtualBox-en NixOS instalatzeko Jarraibideak
|
||||||
|
|
||||||
|
1. ISO fitxategia deskargatu:[official source](https://nixos.org/download) Hautatu nahi duzun ISO fitxategia iturri ofizialetik deskargatzeko.
|
||||||
|
2. Gida honetan [guide](https://itsfoss.com/install-nixos-vm/#dont-reboot-but-turn-off-the-vm) gomendatutako GNOME bertsioa erabiliko dugu, nahiz eta Plasma aukeratzeak ez duen berez alderik eragingo.
|
||||||
|
3. VirtualBox ireki: Menu barran Berria botoian klik egin.
|
||||||
|
4. VM izendatu: Birtualizazio makina izendatu (VM).
|
||||||
|
5. ISO irudia hautatu: Deskargatutako ISO irudia hautatu.
|
||||||
|
6. ISOren mota definitu: Linux hautatu.
|
||||||
|
7. Bertsioa aukeratu: "Beste Linux (64-bit)" aukeratu.
|
||||||
|
8. Aurrera egin: Hurrengoa botoian klik egin.
|
||||||
|
9. RAM esleitu: (Gomendatua) Gutxienez 4 GB RAM esleitu.
|
||||||
|
10. Prozesadoreak esleitu: (Gomendatua) Gutxienez 2-4 prozesadore nukleo esleitu.
|
||||||
|
11. Disko espazioa esleitu: (Gomendatua) Instalaziorako gutxienez 30 GB disko espazio aukeratu.
|
||||||
|
12. Amaitu: Dena ondo badago, Amaitu sakatu, eta VirtualBox-ek NixOS birtualizazio makina sortuko du.
|
||||||
|
13. Instalatzaile grafikoarekin aurrera egin: Zure nahiak kontuan hartuta, instalatzaile grafikoaren bidez aurrera egin.
|
||||||
|
14. Instalazioan itxaron: Instalazio fasean, baliteke instalazioa 46%-an blokeatuta dagoela ematea. Ez kezkatu; utzi instalatzaileari bere lana egiten eta itzuli geroago.
|
||||||
|
15. Instalazioa amaitu ondoren: Ez berrabiarazi berehala. Birtualizazio makina itzali, berriz instalatzailea kargatuko ez dadin.
|
||||||
|
- Makina itzaltzeko, aukeratu Itxi aukera Fitxategia menutik eta aukeratu Makina itzali.
|
||||||
|
16. Boot (abioko) ordena aldatu:
|
||||||
|
- NixOS birtualizazio makina horretarako ezarpenetan sartu eta Sistema hautatu.
|
||||||
|
- Han, abioko ordena aurkituko duzu.
|
||||||
|
- Disko gogorra lehen abio aukera izan dadin, gora gezia erabili.
|
||||||
|
- Ezarpenak gordetzeko, Ados sakatu.
|
||||||
|
- Bestela, hasierako ISO irudia kendu dezakezu, instalazioa hasteko gehitu genuen bezala.
|
||||||
|
|
||||||
|
Horrela, NixOS instalazioa VirtualBox birtualizazio makinan amaituta izango duzu eta lehen aldiz abiarazteko prest egongo da.
|
||||||
|
## NixOS lehen begirada
|
||||||
|
|
||||||
|
Lehenik eta behin, NixOS ingurune berrian pixka bat esploratuko dugu, funtzionamenduari eta oinarrizko konfigurazioari buruz gehiago ikasteko.
|
||||||
|
Kontsola ireki: Instalazioa amaitu ondoren, kontsola ireki behar dugu.
|
||||||
|
/etc/nixos direktorioan nabigatu: Komando bidez zuzenean joan gaitezke direktorio honetara, eta bertan, sistema konfiguratzeko fitxategi nagusiak aurkituko ditugu.
|
||||||
|
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
cd /etc/nixos
|
||||||
|
ls
|
||||||
|
```
|
||||||
|
NixOS konfiguratzeko fitxategi nagusia configuration.nix da, eta bertan sistema osoaren ezarpenak definitzen dira. Beste fitxategi bat ere aurkituko dugu, hardware-configuration.nix, hardwarearen konfigurazioa automatikoki ezartzen duena. Fitxategi hau sistema bakoitzera moldatuta dagoenez, normalean ez dugu aldatu beharrik izango.
|
||||||
|
NixOS-en konfigurazio-fitxategia editatzeko:
|
||||||
|
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
sudo nano configuration.nix
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Hemen, adibidez, host-izena edo sistema-mailako paketeak gehitu edo aldatu ditzakezu. Erabiltzailearen eta sistema-mailako paketeak honela definitzen dira:
|
||||||
|
```nix
|
||||||
|
# configuration.nix
|
||||||
|
|
||||||
|
# user packages
|
||||||
|
users.users.username = {
|
||||||
|
isNormalUser = true;
|
||||||
|
description = "main user";
|
||||||
|
extraGroups = [ "networkmanager" "wheel" ];
|
||||||
|
packages = with pkgs; [
|
||||||
|
# thunderbird
|
||||||
|
];
|
||||||
|
};
|
||||||
|
|
||||||
|
# system-wide packages
|
||||||
|
environment.systemPackages = with pkgs; [
|
||||||
|
vim
|
||||||
|
wget
|
||||||
|
git
|
||||||
|
];
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Oharra: Aldatu erabiltzaile_izena zure erabiltzaile izenarekin.
|
||||||
|
Paketeak instalatzeko baliabide on bat [mynixos.com](https://mynixos.com) da.
|
||||||
|
Adibidea: Gehitu vim, wget, eta git sistema-mailako paketeetan.
|
||||||
|
```nix
|
||||||
|
# configuration.nix
|
||||||
|
|
||||||
|
environment.systemPackages = with pkgs; [
|
||||||
|
vim
|
||||||
|
wget
|
||||||
|
git
|
||||||
|
];
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Paketeak gehitu ondoren, konfigurazio fitxategian gordetako aldaketak sisteman sinkronizatzeko:
|
||||||
|
1. Fitxategia gorde.
|
||||||
|
2. Ondorengo komandoa exekutatu:
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
sudo nixos-rebuild switch
|
||||||
|
```
|
||||||
|
nixos-rebuild komandoak konfigurazio berriak aplikatuko ditu. switch atalak sistema berreraiki eta aldaketetara "aldatzeko" agindua ematen dio NixOS-i.
|
||||||
|
Paketeak instalatu ondoren, probatu vim abiarazten, behar bezala instalatuta dagoen egiaztatzeko.
|
||||||
|
|
||||||
|
## Flakes eta Kanalak
|
||||||
|
Orain arte, kanalak erabiltzen aritu gara paketeak instalatzeko. Baina Nix komunitatean, gehienek flakes izeneko metodo bat erabiltzen dute. Flakes-ek hainbat abantaila dituzte, sistemaren konfigurazioa erreproduzigarria izateari dagokionez.
|
||||||
|
Flake bat erabiltzen hasteko lehenengo urratsa, flakes funtzioa configuration.nix fitxategian gaitzea da.
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
sudo nano configuration.nix
|
||||||
|
```
|
||||||
|
|
||||||
|
```nix
|
||||||
|
# configuration.nix
|
||||||
|
|
||||||
|
nix.settings.experimental-features = [ "nix-command" "flakes" ];
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Gorde aldaketak eta berreraiki sistema komando honekin: sudo nixos-rebuild switch.
|
||||||
|
|
||||||
|
## Flakes erabiltzen
|
||||||
|
Flake fitxategia sortzeko direktorio berri bat sortzea gomendatzen da erabiltzailearen direktorioan, .dotfiles izenekoa:
|
||||||
|
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
mkdir ~/.dotfiles
|
||||||
|
cd ~/.dotfiles
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Kopiatu /etc/nixos/configuration.nix eta /etc/nixos/hardware-configuration.nix fitxategiak direktorio horretara.
|
||||||
|
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
cp /etc/nixos/configuration.nix .
|
||||||
|
cp /etc/nixos/hardware-configuration.nix .
|
||||||
|
```
|
||||||
|
|
||||||
|
Gero, sortu flake.nix fitxategi bat zure testu-editore gogokoenarekin.
|
||||||
|
|
||||||
|
```bash
|
||||||
|
vim flake.nix
|
||||||
|
```
|
||||||
|
|
||||||
|
Oinarrizko flake.nix fitxategiak hiru atal ditu: deskribapena, sarrerak eta irteerak.
|
||||||
|
|
||||||
|
```nix
|
||||||
|
# flake.nix
|
||||||
|
|
||||||
|
{
|
||||||
|
description = "my nix flake";
|
||||||
|
|
||||||
|
inputs = {};
|
||||||
|
|
||||||
|
outputs = {};
|
||||||
|
}
|
||||||
|
```
|
||||||
|
Irteerak zure eraikitako eta konfiguratutako sistemaren irteera edo emaitzak izango dira. Sarreretan, adibidez, nixpkgs eransteko.
|
||||||
|
|
||||||
|
### Irteerak sortzea
|
||||||
|
Sarrerak gehitu ondoren, irteerak atalean sistema konfigurazioa adieraz dezakegu.
|
||||||
|
|
||||||
|
```nix
|
||||||
|
# flake.nix
|
||||||
|
|
||||||
|
{
|
||||||
|
#...
|
||||||
|
|
||||||
|
inputs = {
|
||||||
|
nixpkgs = {
|
||||||
|
url = "github:NixOS/nixpkgs/nixos-unstable";
|
||||||
|
};
|
||||||
|
};
|
||||||
|
|
||||||
|
# ...
|
||||||
|
}
|
||||||
|
```
|
||||||
Reference in New Issue
Block a user