4.6 KiB
Bitcoin Connect WebLN erabiliz edozein nabigatzailetan lightning zorroak webguneekin konektatzeko modua errazten du. Hau bereziki erabilgarria izan daiteke hedapenak instalatzea ahalbidetzen ez duten mugikorreko nabigatzaileetan.
nostr:nevent1qqs9h5lk24vu4ms9s873d8yvmwzs90h37zn68ck0krj886fe89vgdrcpz4mhxue69uhhyetvv9ujuerpd46hxtnfduhszxthwden5te0wfjkccte9eekummjwsh8xmmrd9skctcpzamhxue69uhkzarvv9ejumn0wd68ytnvv9hxgtcpzamhxue69uhhyetvv9ujuurjd9kkzmpwdejhgtcppemhxue69uhkummn9ekx7mp0qythwumn8ghj7un9d3shjtnwdaehgu3wvfskuep0qywhwumn8ghj7mn0wd68ytnzd96xxmmfdejhytnnda3kjctv9uq3zamnwvaz7tmwdaehgu3wwa5kuef0qyfhwumn8ghj7ur4wfcxcetsv9njuetn9uq3yamnwvaz7tmsw4e8qmr9wpskwtn9wv4drcwx
Bitcoin Connect-ek hainbat Lightning zorro mota konektatzeko aukera ematen du, hala nola, Nostr Wallet Connect (NWC, NIP-47) edo zure nodo propioa erabiliz.
Lehenago, [Mutiny Gida]n azaldu dugu nola erabili Nostr Wallet Connect zure Mutiny zorroa webgune eta aplikazioetara konektatzeko; orain, Bitcoin Connect erabiliz zure Bitcoin Txoko LNbits zorroa Coracle-ra konekta dezakezu zap bakarreko zirkuituak egiteko. Saiatuko al gara?
Zap zorroa sortu
Bitcoin Txoko berria bazara, lehenik eta behin, zorro bat sortu behar duzu bitcointxoko.com webgunean.
Webgunearekiko nolabaiteko konfiantza dagoenez, eta hirugarrenen script maltzurrak biltegiratze edo memoriatik konexioa irakurtzen ari ez diren ziurtatze aldera, zentzuzkoa litzateke Bitcoin Connect erabiltzeko zorro bereizi bat konfiguratzea, bere aurrekontu propioarekin, zure zorro nagusia lotu beharrean. Zorionez, hori bi klik eginda egin daiteke LNbits-en. Tresna-barran + Zorro berri bat gehitu sakatu, zorroari izen bat jarri eta sortu. Transferitu zap txikiko aurrekontu bat sortu berri duzun zorro horretara.
Zorroa prest duzunean, joan API dokumentazioaren atala aurkitzera eta zure administratzaile gakoa apuntatu. Gako hori behar izango dugu geroago zorro hau Bitcoin Connect erabiliz konektatzeko.
Coracle
Web aplikazio ugarik, bereziki Nostr ekosisteman, dagoeneko implementatu dute Bitcoin Connect zorroak konektatzeko metodo gisa, hala nola Habla, Snort/Iris, Zap.stream, eta beste hainbat ere seguru asko gutci barru jarraituko dutela. Hala ere, gure ezagutzaren arabera, Coracle eta Nostrudel dira Bitcoin Connect LNbits zorro batekin erabiltzea ahalbidetu duten lehenengoak.
Coracle ezaguna ez bazaizu, Nostr-eko gizarte bezero nagusietako bat da, NIP sorta zabal bat onartzen duena, eta Progressive Web App (PWA) gisa instalatu daiteke. Bere ezaugarri nagusietako bat da Nostr Connect (NIP-46) ere onartzen duela, eta horrek aukera ematen dizu saioa hasteko zure izenean gertaerak sinatzen dituen zerbitzari bat erabiliz, hala nola nsecbunker. Honek esan nahi du, Bitcoin Connect-ekin parekatuta, hedapenik gabe erabil dezakezula, adibidez, mugikorreko nabigatzaileetan.
Bitcoin Connect erabiltzen hastea
- Nabigatu coracle.social webgunera eta saioa hasi zure metodo gogokoenarekin.
- Joan
Ezarpenakatalera eta bilatuAplikazioaren Ezarpenakatala. - Sakatu
Konektatu Zorroaatalean, Bitcoin Connect azpian. - Aukeratu
LNbitskonektatzeko metodo gisa. Kontuan izan NWC ere erabili dezakezula, [Mutiny Gida]n azaldu bezala, edo beste hainbat konektatzeko metodo. - Sartu aurretik apuntatutako administratzaile gakoa eta
https://bitcointxoko.comLNbits URL gisa. Konektatu zorroa. - Orain zure zorroaren saldoa ikusi beharko zenuke. Prest zaude zap-ak egiteko!
💡 Nostrudel-en ere saiatu zaitezke, nahiago baduzu.
Ondorioa
Bitcoin Connect eta Nostr Connect konbinazioak erabiltzailearen esperientziari dagokionez oztopo handi bat gainditzen du Nostr bezeroak mugikorrean erabiltzerakoan. Mugikorreko erabiltzaileek ez dute gehiago hedapen konplexuen, hala nola Alby-ren, menpe egon beharrik, eta horrez gain, web bezeroei aukera ematen die bezero natiboekin lehiatzeko, horiek askotan garapenean atzeratuta baitaude eta ez baitituzte funtzio jakin batzuk eskaintzen.
Gida labur hau erabilgarria iruditu bazaizu, saiatu artikulu hau zap egiten zure konektatutako zorro berriarekin!

