From 29a07ca97a5488f00299d891b415c99796067b9e Mon Sep 17 00:00:00 2001 From: Andia Date: Wed, 30 Oct 2024 22:46:36 +0100 Subject: [PATCH] nix-bitcoin-01.md 1engo atala --- eu/nix-bitcoin-01.md | 156 +++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ 1 file changed, 156 insertions(+) create mode 100644 eu/nix-bitcoin-01.md diff --git a/eu/nix-bitcoin-01.md b/eu/nix-bitcoin-01.md new file mode 100644 index 0000000..fad92f4 --- /dev/null +++ b/eu/nix-bitcoin-01.md @@ -0,0 +1,156 @@ +## NixOS Instalatu + +NixOS instalatzeko hainbat modu daude. Birtualizazio makina baten bidez edo hardware espezifiko batean instalatzea aukeratu dezakezu. NixOS birtualizazio makina batean instalatzea aukera ona da sistema probatzeko, eta Nix-en erreproduzigarritasunari esker, birtualizazio makinan egindako konfigurazio funtzional bat hardware espezifikora erraz kopiatu dezakegu ondoren. +Gida honetan, VirtualBox erabiliz NixOS irudia birtualizazio makina batean nola instalatu azalduko dugu; hala ere, hardware espezifikoan ari bazara, gainerako urratsak funtsean berdinak dira. +### VirtualBox +VirtualBox-en NixOS instalatzeko Jarraibideak + +1. ISO fitxategia deskargatu:[official source](https://nixos.org/download) Hautatu nahi duzun ISO fitxategia iturri ofizialetik deskargatzeko. +2. Gida honetan [guide](https://itsfoss.com/install-nixos-vm/#dont-reboot-but-turn-off-the-vm) gomendatutako GNOME bertsioa erabiliko dugu, nahiz eta Plasma aukeratzeak ez duen berez alderik eragingo. +3. VirtualBox ireki: Menu barran Berria botoian klik egin. +4. VM izendatu: Birtualizazio makina izendatu (VM). +5. ISO irudia hautatu: Deskargatutako ISO irudia hautatu. +6. ISOren mota definitu: Linux hautatu. +7. Bertsioa aukeratu: "Beste Linux (64-bit)" aukeratu. +8. Aurrera egin: Hurrengoa botoian klik egin. +9. RAM esleitu: (Gomendatua) Gutxienez 4 GB RAM esleitu. +10. Prozesadoreak esleitu: (Gomendatua) Gutxienez 2-4 prozesadore nukleo esleitu. +11. Disko espazioa esleitu: (Gomendatua) Instalaziorako gutxienez 30 GB disko espazio aukeratu. +12. Amaitu: Dena ondo badago, Amaitu sakatu, eta VirtualBox-ek NixOS birtualizazio makina sortuko du. +13. Instalatzaile grafikoarekin aurrera egin: Zure nahiak kontuan hartuta, instalatzaile grafikoaren bidez aurrera egin. +14. Instalazioan itxaron: Instalazio fasean, baliteke instalazioa 46%-an blokeatuta dagoela ematea. Ez kezkatu; utzi instalatzaileari bere lana egiten eta itzuli geroago. +15. Instalazioa amaitu ondoren: Ez berrabiarazi berehala. Birtualizazio makina itzali, berriz instalatzailea kargatuko ez dadin. + - Makina itzaltzeko, aukeratu Itxi aukera Fitxategia menutik eta aukeratu Makina itzali. +16. Boot (abioko) ordena aldatu: + - NixOS birtualizazio makina horretarako ezarpenetan sartu eta Sistema hautatu. + - Han, abioko ordena aurkituko duzu. + - Disko gogorra lehen abio aukera izan dadin, gora gezia erabili. + - Ezarpenak gordetzeko, Ados sakatu. + - Bestela, hasierako ISO irudia kendu dezakezu, instalazioa hasteko gehitu genuen bezala. + +Horrela, NixOS instalazioa VirtualBox birtualizazio makinan amaituta izango duzu eta lehen aldiz abiarazteko prest egongo da. +## NixOS lehen begirada + +Lehenik eta behin, NixOS ingurune berrian pixka bat esploratuko dugu, funtzionamenduari eta oinarrizko konfigurazioari buruz gehiago ikasteko. +Kontsola ireki: Instalazioa amaitu ondoren, kontsola ireki behar dugu. +/etc/nixos direktorioan nabigatu: Komando bidez zuzenean joan gaitezke direktorio honetara, eta bertan, sistema konfiguratzeko fitxategi nagusiak aurkituko ditugu. + +```bash +cd /etc/nixos +ls +``` +NixOS konfiguratzeko fitxategi nagusia configuration.nix da, eta bertan sistema osoaren ezarpenak definitzen dira. Beste fitxategi bat ere aurkituko dugu, hardware-configuration.nix, hardwarearen konfigurazioa automatikoki ezartzen duena. Fitxategi hau sistema bakoitzera moldatuta dagoenez, normalean ez dugu aldatu beharrik izango. +NixOS-en konfigurazio-fitxategia editatzeko: + +```bash +sudo nano configuration.nix +``` +Hemen, adibidez, host-izena edo sistema-mailako paketeak gehitu edo aldatu ditzakezu. Erabiltzailearen eta sistema-mailako paketeak honela definitzen dira: +```nix +# configuration.nix + +# user packages +users.users.username = { + isNormalUser = true; + description = "main user"; + extraGroups = [ "networkmanager" "wheel" ]; + packages = with pkgs; [ + # thunderbird + ]; +}; + +# system-wide packages +environment.systemPackages = with pkgs; [ + vim + wget + git +]; +``` +Oharra: Aldatu erabiltzaile_izena zure erabiltzaile izenarekin. +Paketeak instalatzeko baliabide on bat [mynixos.com](https://mynixos.com) da. +Adibidea: Gehitu vim, wget, eta git sistema-mailako paketeetan. +```nix +# configuration.nix + +environment.systemPackages = with pkgs; [ + vim + wget + git +]; +``` +Paketeak gehitu ondoren, konfigurazio fitxategian gordetako aldaketak sisteman sinkronizatzeko: +1. Fitxategia gorde. +2. Ondorengo komandoa exekutatu: +```bash +sudo nixos-rebuild switch +``` +nixos-rebuild komandoak konfigurazio berriak aplikatuko ditu. switch atalak sistema berreraiki eta aldaketetara "aldatzeko" agindua ematen dio NixOS-i. +Paketeak instalatu ondoren, probatu vim abiarazten, behar bezala instalatuta dagoen egiaztatzeko. + +## Flakes eta Kanalak +Orain arte, kanalak erabiltzen aritu gara paketeak instalatzeko. Baina Nix komunitatean, gehienek flakes izeneko metodo bat erabiltzen dute. Flakes-ek hainbat abantaila dituzte, sistemaren konfigurazioa erreproduzigarria izateari dagokionez. +Flake bat erabiltzen hasteko lehenengo urratsa, flakes funtzioa configuration.nix fitxategian gaitzea da. +```bash +sudo nano configuration.nix +``` + +```nix +# configuration.nix + +nix.settings.experimental-features = [ "nix-command" "flakes" ]; +``` +Gorde aldaketak eta berreraiki sistema komando honekin: sudo nixos-rebuild switch. + +## Flakes erabiltzen +Flake fitxategia sortzeko direktorio berri bat sortzea gomendatzen da erabiltzailearen direktorioan, .dotfiles izenekoa: + +```bash +mkdir ~/.dotfiles +cd ~/.dotfiles +``` +Kopiatu /etc/nixos/configuration.nix eta /etc/nixos/hardware-configuration.nix fitxategiak direktorio horretara. + +```bash +cp /etc/nixos/configuration.nix . +cp /etc/nixos/hardware-configuration.nix . +``` + +Gero, sortu flake.nix fitxategi bat zure testu-editore gogokoenarekin. + +```bash +vim flake.nix +``` + +Oinarrizko flake.nix fitxategiak hiru atal ditu: deskribapena, sarrerak eta irteerak. + +```nix +# flake.nix + +{ + description = "my nix flake"; + + inputs = {}; + + outputs = {}; +} +``` +Irteerak zure eraikitako eta konfiguratutako sistemaren irteera edo emaitzak izango dira. Sarreretan, adibidez, nixpkgs eransteko. + +### Irteerak sortzea +Sarrerak gehitu ondoren, irteerak atalean sistema konfigurazioa adieraz dezakegu. + +```nix +# flake.nix + +{ + #... + + inputs = { + nixpkgs = { + url = "github:NixOS/nixpkgs/nixos-unstable"; + }; + }; + + # ... +} +```